Pikutan

Posted by Ander Gortazar Balerdi on Friday Dec 21, 2012 Under Sailkatugabeak, gaur8, hirigintza, lurralde-antolakuntza, mugikortasuna

Txikitako oroitzapen bat badut, hilean behin kotxea hartu eta gurasoek Pryca edo Mamut-era eramaten gintuztenekoa. Gogoan dut nola zeharkatzen genuen Pasaiako badia, pasatzen Kaputxinoseko tunela, eta nola hatzak pixkanaka sudurrera eraman behar izaten genituen Errenteriako Papelera Española fabrikari zerion kirats jasanezina medio. Erreka ertzeko -estolda-zulo esatea itsusi xamar gelditzen da eta-; errepideko klimaxa pasatuta, usaina atzean uzten genuen, helmugara gerturatu ahala.

Pasatu dira hamabost, hogei bat urte ordutik. Pryca eta Mamut Carrefour eta Alcampo dira orain eta paper fabrikak, Papresa izen neutroagoaz berbataiatuak, herriko mahaiburu izaten segitzen du. Izenak aldatu dira, izanak bezainbeste ia: apenas dario kiratsik lantegiari; izokinen bat ere ikusi omen dute errekan gora.

Balio beza denbora-jauzi honek azken hamarkadetan euskal industriak eman duen aldaketa ilustratzeko. Lantegi horiek guztiak ez zituzten kasualitatez altxa gure herrien altzoan: ura behar, eta ibaiertzetan eraiki zituzten, zailtasun handirik gabeko lur lauetan merke, trenbidetik eta eskulanaren bizi guneetatik gertu. Hain gertu, ezen batzuetan lantegiek herrigunearekin zuten lotura fisikoa zein emoziozkoa erabatekoa baitzen, lan eta bizi, biak bat izateraino.

Ekonomia-molde garbiagoen mesedetan, industria astuna alboratzen joan garen heinean, pentsa genezake lantegi eta herriguneen arteko lotura sendotuz joan dela pixkanaka. Gai izan garela, gure Herrian gehien eraiki dugun garaiotan, funtzio anitzeko herriguneak sortzeko, mugikortasun derrigortua -mugikorkeria?- murriztu eta beste hainbat albo-kalte ekiditeko: gehiegizko motorizazioa, auzo berrien desertizazioa, garraio publikoaren ezintasuna, kutsadura. Pentsa genezake hori guztia.

Ez ba. Nahiago izan dugu lotarako soilik diren auzoak diseinatzea, lanerako soilik diren poligonoak ekoiztea. Eta ezin esan zer faktorek bultzatuta gertatu den paradoxa hori. Lurraren prezioak zerikusirik izango zukeen: herriguneetako orube preziatuak etxebizitzak eraikitzeko erabili ditugu, lur urrunagoetan enpresak merke koka zitezen (lur urrun-urrunak ere ez baitira, distantzia autoz egiten bada). Gune monofuntzionalen gestio errazagoa ere aipa liteke, mixed-use delakoa kudeatzea zailagoa baita ziurrenik. Kontrara, euskal orografia malkartsuaren arazoa genuke; tira, arazo ere ezin deitu, iaioak bihurtu baikara gure muinoak lautada bihurtzen.

Eraiki beharrekoa eta gehiago jada eraiki dugun honetan, datu batzuk hasi zaizkigu iristen: Donostian, esaterako, autoz iristen direla enpresa-poligono hauetan lan egiten duten 10 lagunetik 9.

space invaders

Berandu xamar mugikortasun-plan bati mirariak eskatu eta eman egingo dizkigula sinisteko. Zer edo zer ikasi badugu gaitzerdi, baina hara non, garai berriotan ere lehengo lepotik burua: Loiolako militarren koartelak sutsuki exijitzen dizkiogu Espainiar Gobernuari, zer eta Babes Ofizialeko Etxebizitza auzo soil bat eraikitzeko. Bitartean, mendian gora abandonatzen ditugu lan-poligono berrien proiektuak: Zuhatzuko enpresa-parkea Atotxarreka aldera hazten ari da, eta Zubieta aldean kokatuko omen da Gipuzkoako handiena izango den Eskuzaitzetako poligonoa. Pikutan, alegia. Donostialdeko Metroak langileak mugituko baditu, ez dira horiek izango.

[Artikulu hau GAUR8n argitaratu zen 2012ko urriaren 19an]

Tags : | Comments Off

Nire autorik gabe

Posted by Unai Fdz. de Betoño on Friday Nov 2, 2012 Under Sailkatugabeak, gaur8, mugikortasuna

«Bada, ni, autoaren defendatzailea nauk» esan du, printzipio-kontua balitz bezala, petrolio merkearen gailurrarena, Repsol bezalako enpresek ere dagoeneko onartzen dutena, gogorarazi diotenean. «Arazoa duk hik bezalaxe pentsatzen dutela 1.000 milioi lagunek ere», erantzun ustez kategorikoa. «Horixe, bada! Hainbeste jendek ezin du oker ibili!».

Hamabost urte daramatzagu Europan autorik gabeko eguna ospatzen. Hamar urte, mugikortasunaren astea delakoaren barruan, gainera. Azkena, joan den irailaren 16tik 22ra. Betiko adierazpen eta ekitaldi onberak, heritarrak mugikortasun iraunkorraz kontzientziatzeko, baina oraindik entzuten dira arestikoa bezalako elkarrizketak.

Askatasunaren aitzakia azaleratu ohi da horrelakoetan, kutsatzea eskubidea edo hautu pertsonala balitz bezala. Horregatik da beharrezkoa azpimarratzea egun berezi hauetan erabili den determinatzaile posesiboa: kontua ez da mugitzea «autorik gabe», modu abstraktuan, baizik eta «nire autorik gabe».

Zenbait hitzaldi interesgarrirekin batera, dena den, mugikortasunaren astea edukiz hustu ohi dituen beste hainbat iniziatiba ere eraman dira aurrera. Ekimen artistikoei buruz ari naiz.

Azalduko dut. Artearen aurka ezertxo ere eduki gabe, eta jarduera guzti-guztiak ez direla zertan akademikoak izan onartuta, nire ustez, performance artistiko gehienek etikaren alorretik estetikaren alorrera desbideratu ohi dute arazoa, benetako muina ironiazko geruza batez estaliz. Aurten, adibidez, auto erabilgaitz bat eskultura bihurtu dute Bilbon. Txatarretik txori bat atera du Teruelgo eskultore batek. Artea kontzientziatzailea izan daiteke, jakina, baina askotan, gehiegitan, argazki deigarriaren bila antolatzen dira horrelako jarduera ikusgarriak.

Bitartean, nire autorik gabeko egunean parte hartu dutenen artean zeinek irakurri du Europako Batzordeak 2011n argitaratutako garraioaren liburu zuria? Europako garraioa iraunkorragoa izateko zehazten diren hamar helbururen artean, hain zuzen, lehena 2050erako erregai fosilak darabiltzaten autoak hirietatik desagertzea da. Benetan iruditzen al zaizue hipotesi horrekin lan egiten dutela gure agintariek?

Erantzuna ostegun honetan bertan izan dugu Hego Euskal Herriko biztanleok: Espainiako gobernuak, murrizketa berrien artean, 75 milioi euroko plan pizgarria iragarri du autogintzaren sektorea (berriz ere) suspertzeko. Astelehenetik aurrera, 2.000 euro jasoko ditu 2013ko martxoaren 31 baino lehenago auto zaharra ordezkatzen duenak. Eta autorik gabeko eguna ospatu eta sei egunera eman digute horren berri. Txapel batez bi buru ezin estali.

Horrek guztiak erlazio zuzena du hirigintzarekin. Azken hamarkadotan, ia dena autoaren mende eraiki dugu. Zenbat urbanizazio, merkataritza-gune, parke teknologiko, unibertsitate-campus eta abar utzi beharko dira alde batera Europako Batzordearen xedea betetzeko?

Astelehenean, ziurrenik lanera joateko autoa berriz hartuko dudala da okerrena. Nire autoa.

[Artikulu hau GAUR8n argitaratu zen 2012ko urriaren 6an]

Tags : | Comments Off

Tranbia erail zutenekoa

Posted by aldiri on Monday Oct 15, 2012 Under Sailkatugabeak, azpiegiturak, gaur8, mugikortasuna

Doom epailea: «Proportzio epikodun eraikuntza-lana izango da. Autobidea deituko diogu». Eddie Valiant: «Autobidea? Zer demontre da autobidea?». Doom epailea: «Zortzi erreiko zementuzko bidea, hemendik hasi eta Pasadenaraino: arina, segurua, azkarra. Auto-ilarak iraganeko kontua izango dira. (…) Eta badut bisio bat: irudikatzen dut toki bat, jendeak autopistan sartu eta ateratzeko erabiliko duen toki hori, sartu eta atera, sartu eta atera etengabe. Laster, Toontown gasolindegien segida bat baizik ez da izango. Motel merkeak, janari azkarra zerbitzatzen duten jatetxeak, auto kontzesionarioak. Eta publizitate panel erraldoiak, polit askoak, ikusmugaraino helduko direnak. Ederra izango da…». Eddie Valiant: «Faborez! Inork ez du autobide ziztrin hori erabiliko tranbia gorria har badezake bost zentimoren truke». Doom epailea: «Baina hala egin beharko dute… tranbia gorrien enpresa erosi baitut, hura desegiteko!».

Uneotan 25 urtetik behera baldin badituzu agian ez duzu Roger Rabbit ezagutuko. Robert Zemeckis zinema zuzendariak egin zuen ezagun 1988an, hezur-haragizko pertsonaiek errealitatea marrazki bizidunekin partekatzen zuten «Who Framed Roger Rabbit» filmean. Los Angeles, 1947. urtea. Pelikularen amaiera aldera jasotzen dugu Doom epaile maltzurraren asmoen berri: marrazki bizidunen bizitoki den Toontown suntsitu nahi du, bertatik igaroko den autopista erraldoia eraikitzeko. Amets amerikarraren bisioak itsututa, hiriko tranbia konpainia erosi eta desegitea da bere lehen urratsa.

«Gidoi aldrebes xamarra», pentsatuko duzu akaso; enpresa bat erosi zer eta hondamendira eramateko! Bada, filmean jasotako istorioa benetan gertaturikoa da: “Tranbia amerikarren eskandalu handia” izenarekin bataiatu zuten eta hautsak harrotu zituen 40ko hamarkadaren bueltan.

Uste zabaldua da autoari zor zaiola Ameriketako Estatu Batuetako sprawl hiri-eredua, eta hala da hein handi batean XX. mendearen erdialdetik hona. Baina bazen hiririk autoaren jendarteratzearen aurretik ere, eta hiri sakabanatuak ziren dagoeneko. Uler dezagun testuingurua: Kaliforniako urrearen aurkikuntzak migrazio korronte handia sortu zuen Ameriketako Estatu Batuetako ekialdera, ordura arte inorena ez zen Far West zabal hartara. Iritsi berriek lurraldea nahiko modu orekatuan kolonizatu zuten, hiri-eredu konpaktu europarrak ez baitzuen jada balio zerotik hasi behar zuten hiri horientzat.

Tranbiak berebiziko garrantzia izan zuen testuinguru horretan, elkarrengandik urrun zeuden puntuak lotzeko zuen ahalmenagatik. Pentsa, Los Angeleseko Pacific Electric Railway ezaguna 1.600 kilometro luze izatera iritsi zen, Euskal Herriaren azaleraren erdia hartzen zuen hiri-eremu jaioberrian. Hiria, horrenbestez, lurraldean sakabanatutako auzoz osatu zen, tranbia sistema konplexu batek loturiko auzoz, alegia.

Eta, halako batean, Herny Ford enpresaria ezagunak Model T autoa erditu zuen, eta, horrekin batera, Ipar Amerika osoko industria boteretsuena izango zena: autogintza.

Jar zaitez orain General Motors enpresako zuzendariaren larruan. Edo gasolina ekoizten duen Standard Oil eta gurpilak egiten dituen Firestone enpresetako buruen larruan. 1920. urtea da eta Ameriketako Estatu Batuetako bidaien %90 errail gainean egiten dira. Pentsatuko duzu, arrazoi osoz, hori ez dela ez onargarria ez jasangarria, estatubatuar peto-peto batek auto pribatu bat -edo bi edo hiru- izateko eskubidea baino, betebeharra ere baduelako. Are gehiago horrek auto, gasolina eta gurpil salmenta-igoera esponentziala lekarkeenean. Bada, 1936 eta 1950 bitartean, hiru enpreson artean 45 hiritako tranbia konpainiak erosi zituzten, gasolina bidezko GM autobus gurpildunez ordezkatu eta hiltzen utziz, auto-ilara etengabeek itota, autoaren erosotasunari irabazi ezinda.

Los Angeles Times photographic archive

AWAITING DESTRUCTION: Los Angeles Times photographic archive

Denbora kontua zen: 40ko hamarkadaren hondarretan desagertu zen azken Pacific Electric tranbia, eta harekin batera «munduko garraio publiko onena». Hala esaten zion behintzat Eddie Valiantek, Los Angelesen autoa nork demontrek behar zuen ulertzen ez zuen gizonak. Eskerrak sektore pribatuaren azpijoko horiek pentsaezinak diren, hemen eta orain.

[Artikulu hau GAUR8n argitaratu zen 2012ko irailaren 22an]

Tags : | Comments Off

Datorren ostiralean, apirilaren 27an, goizeko 11:00etan, “Mugikortasunari buruzko Jardunaldia: Donostiako autobus geltoki berria” hitzaldia eta mahai ingurua antolatu ditu Riberas de libro de texto taldeak Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Ekitaldiak mugikortasuna izango du hizpide, bai ikuspuntu orokor batetik, bai eta ikuspuntu lokalago batetik ere, Donostiako autobus geltoki berriaren eztabaidaren haritik.

10:45 Aurkezpena

11:00 Hitzaldia – Francesc Robusté Antón Garraio Katedraduna eta CENIT zentruko zuzendaria

Francesc Robusté Garraio Katedraduna da, eta CENIT (Centre
d’Innovació del Transport) zentruko zuzendaria, UPCren baitan
(Universitat Politècnica de Catalunya). Espainiako
Garraio-Ingeniaritzako foroko (FIT) Lehendakaria ere bada.
Garraio-sistemen analisi
zientifikoan aditua da.

12:15 Mahai ingurua: Mugikortasuna eta Donostiako autobus geltoki berria

Alfonso Vazquez Donostiako Udaleko Herri Lan eta Proiektu saileko zuzendaria

Mikel Iriondo hirigintza-teknikari eta aholkularia

Adolfo Lumbreras Gipuzkoako Burdinbidearen Lagunen Elkarteko zuzendaria

Tags : | Comments Off

Mugikortasuna eta Donostiako autobus geltoki berria

Posted by Ander Gortazar Balerdi on Monday Apr 23, 2012 Under autobus_geltokiak, donostia, francesc_robusté, mugikortasuna
Datorren ostiralean, apirilaren 27an, goizeko 11:00etan, “Mugikortasunari buruzko Jardunaldia: Donostiako autobus geltoki berria” hitzaldia eta mahai ingurua antolatu ditu Riberas de libro de texto taldeak Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Ekitaldiak mugikortasuna izango du hizpide, bai ikuspuntu orokor batetik, bai eta ikuspuntu lokalago batetik ere, Donostiako autobus geltoki berriaren eztabaidaren haritik.

10:45 Aurkezpena

11:00 Hitzaldia - Francesc Robusté Antón Garraio Katedraduna eta CENIT zentruko zuzendaria

Francesc Robusté Garraio Katedraduna da, eta CENIT (Centre d’Innovació del Transport) zentruko zuzendaria, UPCren baitan (Universitat Politècnica de Catalunya). Espainiako Garraio-Ingeniaritzako foroko (FIT) Lehendakaria ere bada. Garraio-sistemen analisi zientifikoan aditua da.

12:15 Mahai ingurua: Mugikortasuna eta Donostiako autobus geltoki berria

Alfonso Vazquez Donostiako Udaleko Herri Lan eta Proiektu saileko zuzendaria
Mikel Iriondo hirigintza-teknikari eta aholkularia
Adolfo Lumbreras Gipuzkoako Burdinbidearen Lagunen Elkarteko zuzendaria
Tags : | Comments Off

Garraio publikoa

Posted by Unai Fernandez de Betoño on Saturday Aug 6, 2011 Under azpiegiturak, gaur8, hirigintza, mugikortasuna

Pribatizazio-giroa airean sumatzen den honetan («soiltasun-neurriak», hizkuntza eufemistiko ofizialean), garraio publikoaren sektorea enplegua sortzeko gai dela aldarrikatu dute sindikatuek. CCOOren «La generación de empleo en el transporte colectivo en el marco de una movilidad sostenible» txosten berriaren arabera, hain zuzen, 2020rako 150.000 lanpostu berri sor litezke Espainian, mugikortasun kolektiboaren alorrean soilik. Erdia ere ez litzateke gutxi, eta zera erakutsiko luke: lanpostuak sortzea ez dela garraio pribatuaren kontua bakarrik, horren aldeko lobbyek maiz ziurtatzen duten bezala.

Proposamen bikoitz hori (lanpostuak sortzea garraiobide ekologikoagoak sustatuz) Euskal Herrirako ere baliagarria eta beharrezkoa da, jakina. Nola lortu, orduan, garraio publikoak pribatua ordezkatzea, neurri batean gutxienez? Bada, eraginkorrago izaten, batez ere, poltsikora zein erlojura begiratzerakoan. Brent upelaren prezio igoerek ekonomikoki konbentzitzen gaituzten bitartean (eta hori gertatzeko ez da hainbeste itxaron beharko), zerbitzu publikoaren kalitatea hobetzeko formulak bilatu beharko dira. Hala, hiri-plangintza eta garraio publikoaren antolakuntza uztartzeko eskatzen ari dira azken boladan hainbat aditu; hiri antolakuntzarako plan orokorrak idazteko ordutik bertatik mugikortasuna kontuan hartzea, alegia. Horrekin batera, urbanizazio-prozesuen ondoriozko birkalifikazioez hainbeste profitatzen diren lurjabeek garraio publikoaren kostuetan parte hartu beharko lukete. Esaterako, geltoki batek alboko auzo berrien balioa handitzen duenez, bidezkoa litzateke geltoki horren eraikuntzaren zati bat ordaintzea sustatzaileek.

Garraioarekin, hala ere, eskala-arazo handia dago; gehiegitan, metropoli erraldoietarako asmatutako estrategiak aplikatzen saiatzen baikara tamaina erdiko hirietan, euliak misilekin akabatzen saiatzen. Dela hiri-bidesaria (noizean behin mahaigaineratzen dena, Londresko ustezko arrakasta aipatuz), dela superetxadietan oinarritutako garraio-sistema (Gasteizen gauzatu nahi dutena, Bartzelona eredu), dela trenbideak lurperatzea (Euskal Herriko hainbat hiritako gai-zerrendan dagoena, adibidez, Gasteizen, Iruñean eta Zarautzen).

Horrenbestez, ez da harritzekoa Eroski Consumer aldizkariak Luis Santos Ganges hirigileari ekainean egindako elkarrizketa mamitsu eta interesgarriak hautsak harrotu ez izana.

Horretan, Santosek argi eta garbi azaltzen zuen trenbideak lurperatzeko proiektuen «autofinantzaketa» gezurrezkoa dela. Izan ere, Administrazioarentzat kosturik izan ez arren (libre utzitako zoruan egindako etxebizitzen salmentari esker), herritarrek ordaintzen baitute operazioa, publikoak ziren lurzoru horiek pribatu bilakatzen dituztelako.

Batzuetan ahazten dugun garraio kolektiboaren beste eskala-arazo handi bat ere azaleratu da asteotan: gutxieneko eskaera-atalasearena. Espainiako Abiadura Handiko Trenaren Toledo-Cuenca-Albacete linea bertan behera utzi behar izan du Renfek, eskaera txikiak izugarrizko galera ekonomikoak eragiten zituelako (18.000 euro egunean, azpiegituraren eraikuntza aintzat hartu gabe). Garraio publikoa ekonomikoki defizitarioa denean (eraikitzaileentzat ez beste guztientzat), eginkizun sozialak orekatu dezake balantza. Biak defizitaroak direnean, ordea, da bideraezina soil-soilki. Horixe bera gertatzen da dentsitate baxuko aldirietako biztanleek sarritan exijitzen duten garraio publikoarekin ere. Aldiri horietarako beste mota batzuetako garraio publikoa ere eskatu dute aditu batzuek, edukiera txikiagokoa, espezializatuagoa («atez ateko garraio publikoa» edo); baina, ziurrenik, aldiri horien existentzia jarri behar da kolokan. Hiri-eredua baita mugikortasunaren gakoa.

[Artikulu hau GAUR8n argitaratu zen 2011ko uztailaren 9an]

Tags : | Comments Off

IEB2011: Deialdia irekita!

Posted by iagirre on Thursday Jan 27, 2011 Under geolokalizazioa, gizarte-sareak, ieb11, mugikortasuna

Aurtengo Informatikari Euskaldunen Bilkuraren gaia gizarte-sareak dira. Beti bezala, gaiari disziplinartekotasunetik heltzen saiatuko gara. Alde batetik, soziologiaren ikuspuntutik, gizarte-sare zerbitzuen eta gizartearen edo benetako gizarte-sareen arteko harremanak aztertuko ditugu. Hedabideen ikuspegitik ere begiztatuko ditugu, hedabidearen esannahia nola aldatu den, kazetaritzaren gainbehera edo krisia, eta gizarte-sare zerbitzuak komunikatzeko baliabide bezala ikusita. Hortik gertu, harreman publikoetako profesionalen eta komunikatzaile berrien lana aztertuko dugu, komunitatearen kudeatzaileen edo saregileen esperientzia ekarrita. Irakaskuntza mundutik ere gizarte-sareek ekarri edo areagotu duten paradigma aldaketa interesatzen zaigu. Gai teknikoagotan sartuta, blogen eta gizarte-sareen arteko lehia edo elkarlana, gizarte-sareen eragina bilatzaileetan edo ospean… guztiz informatikoak ez diren gaiak, baina oso interesgarriak, nire irudiko.

Lerro nagusi horren gain, elkar lotuta dauden beste pare bat jorratuko dugu. Mugikortasuna, edo Nokiaren leloak dioen bezala, Connecting people. Eta behin konektatuta, non zauden zu edo non dauden ezagutzen dituzun gauzak eta zerbitzuak jakin nahi dugu. Geolokalizazioa, GPS eta abar.

Azkenik, bilkura honetan ohiko bihurtu den legez, software edo zerbitzuen garapenean azken aurrerapenak erakutsi nahi ditugu.

Oso taxuzko hizlariak topatu ditugu egun horretarako, baina jende gehiago animatu nahi dugu. Komunikazioak aurkezteko epea ez da oraindik bukatu!

Irrikitan nago IEB11 iristeko. Eta gainera, gaiari lotuta, aurten sarearen joste-ekitaldia antolatuko dugu. Ez badakizu zer den, etorri, ezin duzu galdu. Eta baldin badakizu, gozatu eta etekina ateraiozu. Mundiala izango da!

Iñaki Agirre

Tags : | Comments Off

IEB2011: Deialdia irekita!

Posted by iagirre on Thursday Jan 27, 2011 Under geolokalizazioa, gizarte-sareak, ieb11, mugikortasuna

Aurtengo Informatikari Euskaldunen Bilkuraren gaia gizarte-sareak dira. Beti bezala, gaiari disziplinartekotasunetik heltzen saiatuko gara. Alde batetik, soziologiaren ikuspuntutik, gizarte-sare zerbitzuen eta gizartearen edo benetako gizarte-sareen arteko harremanak aztertuko ditugu. Hedabideen ikuspegitik ere begiztatuko ditugu, hedabidearen esannahia nola aldatu den, kazetaritzaren gainbehera edo krisia, eta gizarte-sare zerbitzuak komunikatzeko baliabide bezala ikusita. Hortik gertu, harreman publikoetako profesionalen eta komunikatzaile berrien lana aztertuko dugu, komunitatearen kudeatzaileen edo saregileen esperientzia ekarrita. Irakaskuntza mundutik ere gizarte-sareek ekarri edo areagotu duten paradigma aldaketa interesatzen zaigu. Gai teknikoagotan sartuta, blogen eta gizarte-sareen arteko lehia edo elkarlana, gizarte-sareen eragina bilatzaileetan edo ospean... guztiz informatikoak ez diren gaiak, baina oso interesgarriak, nire irudiko.